Pertsonak

Genero edo etxeko indarkeriaren biktimentzako RAI laguntza osagarrirako eskaria

Genero edo etxeko indarkeriaren biktimek egoitza aldaketagatik Laneratzeko Errenta Aktiboaren hiru hilabeteko laguntza osagarria

Genero edo etxeko indarkeriaren biktimek, Laneratzeko Errenta Aktiboaren programan sartzeko eskaria aurreko 12 hilabeteetan egoitza aldatzera behartuta egonda eta hori egiaztatzen badute, edo bertan iraun bitartean, ordainketa bakar batean zenbateko osagarria jaso dezakete laneratzeko errenta aktiboaren hiru hilabeteko zenbatekoan eskatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Egoitza aldaketa egiaztatu beharko da Erkidegoko nahiz Tokiko Administrazio Publikoko Gizarte Zerbitzu eskudunen egiaztagiri/txostenarekin, edo bestelako dokumentazioarekin, era egokian, aldaketa hori benetan egin dela egiaztatzen badu (ordain-agiriak, kontu edo banku kartillen egoitza aldaketa, etab.).