Pertsonak

Merkataritza-sozietateko langile autonomo bazkidea

Sozietate bat eratzeko edo dagoeneko eratuta dagoen sozietate batera sartzeko, sozietate horren kontrol eraginkorra izanik, ordainketa bakarra eskatzen duten langile autonomoek, dokumentuen bidez justifikatu beharko dute jasotako zenbatekoa derrigorrezko kapital sozialerako ekarpena ordaintzeko, erakundea sortzeko eta abian jartzeko gastuak ordaintzeko eta baita tasak eta zergak ordaintzeko erabiltzen dela eta, prestazioaren zenbatekoaren ehuneko 15era arte, ekingo zaion jarduerarekin loturiko aholkularitza-, prestaketa- eta informazio-zerbitzu zehatzak ordaintzeko.

Hala ez bada, ordainketa okertzat hartuko da eta itzuli beharko du.