Pertsonak

Laguntza Lan-sozietateko Bazkide langilearentzat

Sozietate bat eratzeko edo dagoeneko eratuta dagoen sozietate batera sartzeko ordainketa bakarra eskatzen duten langileek dokumentuen bidez justifikatu beharko dute jasotako zenbatekoa derrigorrezko ekarpena ordaintzeko erabiltzen dela eta, halaber, erakundea sortzeko eta abian jartzeko gastuak ordaintzeko, bai eta tasak eta zergak ordaintzeko eta, prestazioaren zenbatekoaren ehuneko 15era arte, ekingo zaion jarduerarekin loturiko aholkularitza-, prestaketa- eta informazio-zerbitzu zehatzak ordaintzeko, prestazioa horretarako erabili izatekotan.