Segi aurretik, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren ordain metatu eta aurreratuari buruzko ondoko informazio nabarmengarria arretaz irakurri, ezagutu behar baituzu.
Oharrak
- Nazionalitate bikoitza baduzu, biak adierazi.
- Garrantzitsua da zeure jatorrizko herrialdeko helbideari (kalea, zenbakia, pisua, etab.) eta herriari buruzko datuak zehaztasunez betetzea, horixe erabiliko baita zure izenean izango den txekearen bidez prestazioa igortzeko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bidal dezakeen edozein jakinarazpenerako.
Baldintzak
- Gizarte Segurantzaren eremuan Espainiarekin hitzarmena duen herrialde bateko nazionala izatea, edo abonamendu modalitate hau jaso duen bateko nazional izatea, eta Espainian legezko egoitza izatea.
- Dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu eskatzaile gisa izena emana izatea.
- Lan-harremanaren amaieraren ondorioz legezko langabezia egoeran egotea.
- Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubidea onartuta izatea, lanaldi partzialeko lanarekin bateratu gabe.
- Ondoko konpromisoak hartu:
- 30 egun naturaleko epean jatorrizko herrialdera bueltatzea, Espainian lehenengo ordain-datatik zenbatzen hasita.
- Hiru urteko epean Espainiara ez bueltatzea bertan bizitzeko edo norbere edo besteren konturako irabazizko jarduera edo jarduera profesionala burutzeko. Epe hau zenbatzen hasiko da Espainian lehenengo ordain-datatik hogeita hamar egun natural igaro direnean.
- Atzerritarrei buruzko legean ezarrita dauden Espainiatik ateratzeko debeku kasuetan ez egotea.
Edukia
- Ordaintzeko modalitatea.
- Kontribuzio mailako prestazio ekonomikoaren zenbatekoaren aurretiko jasotza metatua.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudi erregulatzailearen ezarpenetik eratorritako zenbatekoa kenduko zaio ordaindutako zenbatekoari.
- Gizarte Segurantzari kotizaziorik ez du suposatzen, eta ondorioz, kotizazioaren kontzeptupean ez da kenkaririk ezarriko.
- Bi epeko ordaina.
- Prestazioaren %40 Espainian ordainduko da, eskubidea onartutakoan, dagokion hileko 10. egunean.
- Gainontzeko %60 jatorrizko herrialdean ordainduko da, hogeita hamar egun naturaleko epea igarotakoan lehenengo ordaina gauzatu denetik zenbatzen hasita; dagokion hilabeteko 10. egunean ordainduko da, lehenengo ordainetik gehienez 90 eguneko epean.
Ordain hau jasotzeko, langileak, beharrez, itzuli bezain pronto jatorrizko herrialdeko Espainiako diplomaziako ordezkaritzan edo kontsuletxeko bulegoan pertsonalki bertaratu beharko du, jatorrizko herrialdera bueltatu dela egiaztatzeko. Une horretan, jabe den Atzerritarraren Identifikazio Txartela bueltatuko du, baita itzuleran berarekin bueltatu diren senideena ere.
Eskaria
- Eskarian adierazitako konpromisoak hartu beharko dira, baita identitatea eta nazionalitatea egiaztatu nahiz Espainian eta jatorrizko herrialdean prestazioaren ordaina gauzatzeko beharrezkoak diren datuak adierazi.
- Prestazioaren ordainaren ukapena ez da onartuko prestazioaren lehenengo ordaina burututakoan.
- Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ebazpen faboragarriak Inmigrazio eta Emigrazioko Estatuko Idazkaritzara eta Segurtasuneko Estatuko Idazkaritzara bideratuko ditu, eskari honetan hartutako konpromisoen kontrola egiaztatzeko.
Efektuak
- Kontribuzio mailako prestazioaren ordaina ordain-modalitatean behin gauzatutakoan:
- Langabeziagatiko prestazioa agortutzat hartuko da.
- Prestazio horren agorpenagatik sorospenak ezingo dira jaso.
- Gutxienez hiru urteko epean langabeziagatiko prestazioak eta sorospenak ezingo dira jaso; prestazioaren lehenengo ordainaren datatik hogeita hamar egun natural igaro direnean zenbatzen hasiko dira hiru urte horiek.
- Ordainerako eskubidea onartutakoan egoitza-baimena amaitutzat hartuko da, Espainian lehenengo ordaina gauzatzeko datatik 30 egun natural igarotakoan, bestelako administrazio-prozedurarako beharrik gabe.
- Abonamendu metatu eta aurreratuaren onuradunak senide berrelkartuta baditu, egoitza independentearen baimenik gabe, hauek ere beren egoitza-baimenak galduko dituzte, atzerritartasunaren eremuaren araudian ezarritako terminoetan.
- Era berean, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren ordain-modalitate honen onuradun direnei ezin zaie egoitza- eta lan-baimenik eman hiru urteko epea igaro ez bada; epe hori gorago adierazi den bezala zenbatuko da.
Ordainkera
- Txeke izenduna edo banku-transferentzia hauta daiteke.
- Txekea hautatzekotan, eskariaren 1 atalean (Eskatzailearen datu pertsonalak) emandako helbidean emango zaio txekea prestazioaren onuradunari. Txekeak 90 egunetan balioa galduko du.