Pertsonak

Gizarteratzeko errenta aktiboaren eskaera

Eskatzaileak egiaztatu beharreko errenta moten gaineko laguntza

Datuak eta ezkontidearen errentak atala bete behar da betiere ezkontidea zurekin bizi edo ekonomikoki eskatzailearen mendean bada.

Datuak eta seme-alaben errentak atala bete beharko ditu eskatzaileak betiere 26 urtetik gorako seme-alabak baditu, edo adineko ezinduak, edo artatutako adingabeak, betiere berarekin bizi edo ekonomikoki bere mendean badira.

Eskatzaileak eta familia-unitateko kideek eskaera aurreko hilean lortutako errenta guztiak adierazi behar dira, betiere eskaera egiten denean mantentzen badira, edozein dela ere ezkontzaren erregimen ekonomikoa, jatorria edo izaera, oro har zenbateko gordinean eta ondoko xehetasun espezifikoak kontuan hartuta:

  • Lana/Pentsioak: Besteren konturako laneko errenta gordin guztiak biltzen ditu (eskatzaileak edo familia unitateko kideek utzi duten lanekoak salbu), bekak eta bestelako laguntzak, eta legezko kalte-ordainaren zenbatekoa gainditzen duen lan-kontratuaren amaieragatik kalte-ordainen zenbatekoa. Kanpo geratuko dira, ordea, gizarte lankidetzako lanengatik eskatzaileak jaso dituena eta Enplegua Sustatzeko Programetan langabeziagatiko prestazioekin bateragarri diren lanetatik eskatzaileak jasotako soldatak. Pentsio eta prestazio guztien sarrera gordinak biltzen ditu, mantenu-pentsioak eta gizarte-laguntzako soldatak edo antzekoak barne, baina seme-alaba kargura izateagatik Gizarte Segurantzaren prestazioak eta 3 urtetik beherako seme-alabekin den emakume langilearen kenkari-fiskalen aurretiazko kobrantza kanpo.

    Ezkontidearen edo seme-alaba erasotzailearen errentak ez dira familia errentatzat hartuko, eta ez biktimaren dira familia unitatetzat hartuko errenten zenbatekorako.

  • Kapital higigarria: Banku-kontu eta finantza inbertsioen etekin gordinak biltzen ditu.
  • Kapital higiezina: Errentatutako ondasun higiezinen etekin gordinak eta errentatu ez diren ondasun higiezinen errenten egozpenak biltzen ditu, ohiko etxebizitza kanpo.
  • Lanbide-/nekazal jarduerak: Norbere konturako jarduera mota ezberdinen etekin garbi murriztua (sarrerak ken gastuak) adierazten dute, baita nekazal jarduerarako diru-laguntzen zenbateko garbia ere.
  • Bestelako errentak: Ondasun higigarri eta higiezinen salmentatik eratorritako gainbalioen eta ondarezko mozkinen errentak biltzen dituzte, ohiko etxebizitzarenak, loteria-sariak edo antzekoak izan ezik, eta ondarearen ustezko etekina, inbertsio-funtsak edo jubilazioko planak, errenten kalkuluaren arauaren ezarpenaren bidez jasotakoak.