Pertsonak

Laneratzeko errenta aktiboa eskatzea

Laguntza hasierako alta itzulitako emigrantea izateagatik

Itzulitako emigrantea hauxe da: espainiar nazionalitatea duen langilea, atzerrian egon eta bertan lan egin ostean Espainiara itzultzen dena, eta espainiar langile emigranteen seme-alabak, espainiar nazionalitatea badute, atzerrian jaio diren arren, Espainiara itzultzen badira eta nazionalitate horrekin atzerrian lan egin badute.

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Gutxienez ere 6 hilabetez lan egitea Espainiatik irten zeneko azken sei urteetan.
  • Eskariaren datan 45 urte beteta izatea.
  • Espainiara eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan itzultzea.
  • Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren programaren onuradun ez izatea programan sartzeko eskubide eskaera aurreko 365 egun naturaletan.