Pertsonak

Laneratzeko errenta aktiboa eskatzea

Laguntza hasierako alta iraupen luzeko langabeziagatik

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Eskaeraren datan 45 urte beteta izatea.
  • Langabetu gisa enplegu-bulegoan 12 hilabetez edo gehiagoz, jarraian, egon izana eta hilabete horietan lan bila ibili izana, enplegu egoki bati ere uko egin gabe eta enplegagarritasuna areagotzeko ekintzetan parte hartzea baztertu gabe.

    Eskaera etenik gabekoa izan dela esango da honako kasuetan:

    • Eskaera egin aurreko urtean 90 egun edo gehiagoz lan egin denean.
    • Atzerrira irten denean, edozein arrazoirengatik eta iraupenerako, irteera ezkontzagatik edo seme-alaba jaio delako, ezkontidearen zein bigarren mailarainoko senide baten heriotzarengatik edo gaixotasun larriarengatik, edo betebehar publiko edo pertsonal saihestezina betetzeko izan bada ezik, atzerrian 15 egun natural gainditu ez direnean. Eskaera eten denean, izen emate berritik 12 hilabeteko etenik gabeko aldia eskatuko da.
  • Nahitaez helarazi beharko da enplegu-bilaketa aktiboaren (BAE) aitorpena, enplegua aktiboki bilatzeko gutxienez hiru ekintza egin direla egiaztatzeko Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan, abenduaren 19ko 16/2014 Errege Dekretu Legeak ezartzen duenaren arabera.
  • Laneratzeko Errenta Aktiboaren programaren onuradun ez izatea programan sartzeko eskubidearen eskaera aurreko 365 egun naturaletan.
  • Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa edo langabeziagatiko sorospena agortu denean, zigorragatik gertatu denean eta prestazio horiek jasotzeko eskubidea agortu denean izan ezik. Langabeziagatiko sorospena edo nekazaritzako aldi baterako langileen nekazaritzako errenta agortu eta bestelako langabeziagatiko prestazio edo sorospenik agortu ez duten langileek ez dute baldintza hau beteko.