Hileko zenbatekoan errenten aitorpenaren laguntza
Eskaitzailearen Errentak atala kasu guztietan bete beharra dago.
Ezkontidearen datuak eta errentak eta Seme-alaben datuak eta errentak atalak bete beharra daude, ezkontidea edo 26 urtetik beherako seme-alabak baditu, edo helduagoak minusbaliatuak badira, eta hartutako adingabekoak baditu, eskatzailearekin bizi badira edo ekonomikoki bere kargura badaude; hau guztia, 52 urtetik gorakoentzako, itzulitako emigranteentzako, espetxetik ateratakoentzako, ezintasunaren berreskurapeneko espedienteagatik edo familia erantzukizunik gabeko kontribuzio mailako prestazioaren agorpenagatik, edo 45 urtetik gorakoen berezia eskatzen denean salbu.
Zuk, zure ezkontideak eta seme-alabek eskariaren aurreko hilabetean jasotako errenta guztiak adierazi behar dituzu, ezkontzaren ondasun-eraentza, beren jatorria eta izaera edozein bada ere, oro har zenbateko gordinean eta ondoko zehaztasunak kontuan hartuta:
- Lana/Pentsioak: Besteren konturako laneko errenta gordin guztiak biltzen ditu (eskatzaileak edo familia unitateko kideek utzi duten lanekoak salbu), bekak eta bestelako laguntzak, eta legezko kalte-ordainaren zenbatekoa gainditzen duen lan-kontratuaren amaieragatik kalte-ordainen zenbatekoa. Kanpo geratuko dira, ordea, gizarte lankidetzako lanengatik eskatzaileak jaso dituena eta Enplegua Sustatzeko Programetan langabeziagatiko prestazioekin bateragarri diren lanetatik eskatzaileak jasotako soldatak. Pentsio eta prestazio guztien sarrera gordinak biltzen ditu, mantenu-pentsioak eta gizarte-laguntzako soldatak edo antzekoak barne, baina seme-alaba kargura izateagatik Gizarte Segurantzaren prestazioak eta 3 urtetik beherako seme-alabekin den emakume langilearen kenkari-fiskalen aurretiazko kobrantza kanpo.
- Kapital higigarria: Banku-kontu eta finantza inbertsioen etekin gordinak biltzen ditu.
- Kapital higiezina: Errentatutako ondasun higiezinen etekin gordinak eta errentatu ez diren ondasun higiezinen errenten egozpenak biltzen ditu, ohiko etxebizitza kanpo.
- Lanbide-/nekazal jarduerak: Norbere konturako jarduera mota ezberdinen etekin garbi murriztua (sarrerak ken gastuak) adierazten dute, baita nekazal jarduerarako diru-laguntzen zenbateko garbia ere.
- Bestelako errentak: Ondasun higigarri eta higiezinen salmentatik eratorritako gainbalioen eta ondarezko mozkinen errentak biltzen dituzte, ohiko etxebizitzarenak, loteria-sariak edo antzekoak izan ezik, eta ondarearen ustezko etekina, inbertsio-funtsak edo jubilazioko planak, errenten kalkuluaren arauaren ezarpenaren bidez jasotakoak.