Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Ezinbesteko baldintzak. 52 urtetik gorakoentzako sorospenaren eskaria

Ondoko sorospena eskatzea hautatu duzu:

  • 52 urtetik gorakoentzako sorospena.

Sorospen hau jasotzeko ondoko baldintzak bete beharko dira behintzat:

  • Langabe egon behar duzu.
  • Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez duzu izan behar.
  • 52 urte beteta izan behar duzu.
  • Zure lan-bizitzan zehar langabeziagatik gutxienez sei urte kotizatuta izan behar duzu.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren Sisteman kontribuzio mailako jubilazioagatiko pentsioa jasotzeko baldintza guztiak bete behar dituzu, adina salbu.

Baliteke langabeziagatiko sorospenerako eskubiderik ez izatea aurreko baldintzak betetzen ez badituzu:

Jarraitu nahi al duzu?. Jarraitu nahi ez baduzu, zure Enplegu Bulegora jo dezakezu.