Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Lanaldi partzialeko lanarekin baterakidetasunaren laguntza

Langabeziagatiko sorospenaren jasotza ondokoekin bateragarri da:

Langabeziagatiko sorospena jasotzen ari bazara eta lanaldi partzialera lanean hasten bazara, lan hori sorospenarekin batera dezakezu, lanaldi partzialeko lanaren errentek gehi jaso ditzakezun besteek, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %75 baino gehiagoko errenta propiak ez izateko baldintza galtzea ez badakarte, aparteko bi ordainak kanpo utzita. Kasu honetan, lan egindako denborarekiko zati proportzionala kenduko zaio zure sorospenaren zenbatekoari, eta bateratutako egun bakoitzeko sorospenaren egun oso bat agortuko da. Lanaldi partzialeko lan-kontratua amaitzen bada eta sorospena agortu ez baduzu, orduan sorospena berrasteko eskaria egin beharko duzu, lanaldi partzialeko lanarekin bateratu aurretik zegokizun zenbakoan berriz ere ordainduta izan dadin.

Lanaldi partzialeko lana eta langabeziagatiko sorospena ez bateratzea hautatzen baduzu, sorospena etengo da eta lan-harremana amaitutakoan, sorospena etendakoan oraindik jasotzear zenuen epeari berrekin diezaiokezu, eten aurretik zenuen zenbateko berberean.