Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Sorospenaren luzapenaren laguntza

Langabeziagatiko sorospena sei hilabeteko eperako onartuko da hasieran, eta sei hilabete gehiagorako luzatuko da aurretik eskatuz gero, gehieneko iraupenera heldu arte, eta gehieneko iraupena onartutako sorospen motaren araberakoa izango da; hau, betiere, eskatzailearen eta, hala badagokio, familia unitatearen gainontzeko senideen errenten baldintzetan aldaketarik izan ez denean, eta aldaketa horien ondorioz onartuta zuen sorospena jasotzeko baldintzak galtzen ez direnean.

Sehileko eskubidearen epearen agorpen-data eta hurrengo egunetik hasita, sortutako azken hilekoaren ordain epearen betetzearen data eta hurrengo hamabost eguneko epean eskaria aurkeztu beharko da.