Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Ezintasun espedienteagatik hasierako altaren laguntza

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Eskatzaileak langabe egon behar du eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon hilabete bateko epean, langabe gisa izena eman duenetik zenbatzen hasita, enplegu eskaintza bati uko egin gabe eta, zergati justifikatua denean salbu, lanbide-sustapenerako, -prestakuntzarako edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin gabe. Gaitasunaren edo ezintasun iraunkor partzialeko mailako ezintasunaren onarpen datatik hilabete bat, hori da enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko epea. Itxarote-hilabetean zehar langile batek 12 hilabete baino gutxiagoko enplegua onartzen duenean, enplegu hori bukatu arte hilabetea etenduta egongo da.
  • Ohiko lanbiderako baliaezintasun handiko, absolutuko edo osoko egoera baten hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz erabateko gai edo ezintasun partzialtzat hartuta izatea.