Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Espetxetik askatutakoen hasierako altaren laguntza

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Eskatzaileak langabe egon behar du eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon hilabete bateko epean, langabe gisa izena eman duenetik zenbatzen hasita, enplegu eskaintza bati uko egin gabe eta, zergati justifikatua denean salbu, lanbide-sustapenerako, -prestakuntzarako edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin gabe. Espetxetik ateratzeko datatik hilabete bat, hori da enplegu eskatzaile gisa inskribatzeko epea. Itxarote-hilabetean zehar langile batek 12 hilabete baino gutxiagoko enplegua onartzen duenean, enplegu hori bukatu arte hilabetea etenduta egongo da.
  • Espetxetik askatuta izatea eta askatasun gabetzaren iraupenak sei hilabete edo gehiagokoa izatea.
  • Barrurapen-zentro batetik askatutako adingabekoak, non delitu gisa tipifikatutako gertakizunen gertaeren ondorioz sartu diren, egora honetan daude ere, sei hilabetez edo gehiagoz askatasun gabetza izateaz gain, askatutako unean 16 urtetik gorakoak baldin badira. Gainera, drogazaletasuna gainditzeko tratamenduari amaiera eman dioten pertsonak egoera horretan hartuko dira, tratamenduak sei hilabete edo gehiago iraun badu eta Zigor Kodearen 87 artikuluan ezarritakoa aplikatuta askatasun gabetzaren zigorra barkatu bada.