Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Finko-etendunentzat laguntza

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Langile finko-etendunek, data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak eta aldizkako lanak burutzen dituztenek barne, izaera hori mantentzen duten bitartean, ezingo dute 55 urtetik gorakoentzako sorospen hori jaso aldizkako edo sasoiko jarduera epeetan zehar. Hala ere, subsidio hori jaso ahal izango dute lan harremana eteten denean, haren baldintza orokorrak betetzen badute.

Langabeziagatiko subsidioa jasotzeko kasuetan, aldizkako kontratu finkoa duten langileak direnetan:

  • Berrogeita hamabost urtetik behera badute, eta onuradunak, subsidioa jasotzeko, ehun eta laurogei eguneko edo gehiagoko lanaldia ziurtatu duenean, erakunde kudeatzaileak hirurogei eguneko aldiari (subsidio eskubidea sortu den egunetik hasita) dagokion erretiro-kontingentziari dagokion gizarte segurantzako kotizazioa ordainduko dio.
  • Berrogeita hamabost urtetik gorakoak badira, erakunde kudeatzaileak erreito-kontingentziari dagozkion Gizarte Segurantzako kotizazioak ordainduko dizkio subsidioa jasotzen duen aldi osoan, adierazitako adina betetzen duenez geroztik.

Aipaturiko kasuetan kotizazioa kalkulatzeko, une bakoitzean dagoen gutxieneko kotizazioa hartuko da oinarritzat.