Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Kotizazio urriagatik hasierako altaren laguntza

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Langabeziagatiko gertakizuna biltzen duen Gizarte Segurantzako erregimen batean gutxienez hiru hilabete kotizatuta izatea familia erantzukizunak baldin baditu, edo sei hilabete ez baditu, eta kontribuzio mailako prestazio baterako eskubidea izateko gutxieneko kotizazio epea estalita ez izatea (360 egun).

Familia erantzukizunak ondokoak dira: ezkontidea, 26 urtetik beherako seme-alabak, helduagoak minusbaliatuak badira edo hartutako adingabekoak, gutxienez horietarikoren bat kargura izatea, familia unitatearen errentak osora, eskatzailea barne, zati senide kopurua, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 gainditzen ez duenean, aparteko bi ordainen zati proportzionala kanpo. Ezkontideak edo seme-alabek aurretik azaldutako mugaren gainetiko errentak badituzte, ez dira kargurako senidetzat hartuko.

Genero edo etxeko indarkeriaren biktimen kasuan, ezkontide edo seme-alaba erasotzailea ez da biktimaren kargurako senidetzat hartuko, eta ez da familia unitatearen kide gisa hartuko, eta bere errentak ez dira kontuan hartuko.