Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

45 urtetik gorakoentzako sorospen bereziaren hasierako altaren laguntza

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Prestazioaren agorpen datan 45 urte beteta izatea.
  • 720 eguneko kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazio bat agortu izana.
  • Langile finko-etendunek, data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak eta aldizkako lanak burutzen dituztenek barne, izaera hori mantentzen duten bitartean, ezingo dute sorospen hori jaso aldizkako edo sasoiko jarduera epeetan zehar. Hala eta guztiz ere, beren lan-harrema agortutakoan jaso ahalko dute, aurretik azaldutako baldintza orokorrak betetzen dituztenean edo, baldintza orokorrak betetzeaz gain ondoko kasuan:
    • Finko etendun gisa kotizazioak dituztenean edo data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak edo aldizkako lanak burutzeagatik kotizazioak dituztenean, gutxienez bederatzi hilabetez beren lan-bizitzan zehar, eta edozein iraupeneko kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazio bat agortu badute.

Familia erantzukizuneko edo erantzukizunik gabeko kontribuzio mailako prestazioaren agorpenarekiko lehentasuna du sorospen honek.

Sorospen berezia bukatutakoan beste sorospen baterako eskubidea izan daiteke, ondoko baldintzak betetzen badira:

  • LGS-aren %75etik gorako errenta propioak ez izaten jarraitzea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emana izatea sorospen bereziaren agorpenetik hilabete bateko epean zehar, enplegu egokirako eskaintzarik ukatu gabe eta, zergati justifikatua denean salbu, lanbide-sustapenerako, -prestakuntzarako edo -birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu gabe. Itxarote-hilabetean zehar langile batek 12 hilabete baino gutxiagoko enplegua onartzen duenean, enplegu hori bukatu arte hilabetea etenduta egongo da.

Eskarirako epea 15 egunekoa izango da, itxarote-epea betetzen denetik zenbatzen hasita.