Pertsonak

Langabeziagatiko sorospenaren eskaria

Agorpenagatik hasierako altaren laguntza familia erantzukizunekin

Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Langabe egotea eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea hilabete bateko epean, kontribuzio mailako prestazioaren agorpena eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, enplegu eskaintza bati uko egin gabe eta, zergati justifikatua denean salbu, lanbide-sustapenerako, -prestakuntzarako edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin gabe. Itxarote-hilabetean zehar langile batek 12 hilabete baino gutxiagoko enplegua onartzen duenean, enplegu hori bukatu arte hilabetea etenduta egongo da.
  • Familia erantzukizunak izatea

Familia erantzukizunak ondokoak dira: ezkontidea, 26 urtetik beherako seme-alabak, helduagoak minusbaliatuak badira edo hartutako adingabekoak, gutxienez horietarikoren bat kargura izatea, familia unitatearen errentak osora, eskatzailea barne, zati senide kopurua, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 gainditzen ez duenean, aparteko bi ordainen zati proportzionala kanpo. Ezkontideak edo seme-alabek aurretik azaldutako mugaren gainetiko errentak badituzte, ez dira kargurako senidetzat hartuko.

Genero edo etxeko indarkeriaren biktimen kasuan, ezkontide edo seme-alaba erasotzailea ez da biktimaren kargurako senidetzat hartuko, eta ez da familia unitatearen kide gisa hartuko, eta bere errentak ez dira kontuan hartuko.