52 urtetik gorakoentzako hasierako altaren laguntza
Baldintza orokorrez gain, ondoko baldintzak bete behar dituzu:
- Eskariaren datan 52 urte edo gehiago beteta izatea.
- Espainiako Gizarte Segurantzaren Sisteman kontribuzio mailako jubilazioagatiko pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzea, adina salbu.
- Bere lan-bizitzan zehar gutxienez 6 urtez langabeziagatik kotizatu izana.
- Honako egoera batean egotea:
- Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazio bat agortu izana.
- Itzulitako emigrantea izatea eta kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez izatea.
- Espetxetik askatuta izatea eta kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez izatea, eta sei hilabete baino gehiagoko askatasun gabetza izatea.
- Ohiko lanbiderako baliaezintasun handiko, absolutuko edo osoko egoera baten hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz erabateko gai edo baliaezin partzialtzat hartuta izatea.
- Legezko langabezia egoeran egotea, kontribuzio mailako langabeziagatiko prestaziorako eskubiderik ez izatea gutxieneko kotizazio epea ez betetzeagatik (12 hilabete), gutxienez hiru hilabetez kotizatu duenean.
Aurreko baldintzak betetzen dituen langileak sorospen hau jaso ahalko du ondoko kasuetan:
- Sorospena jasotzen egotea edo hau jasotzeko eskubidea izatea.
- Sorospena agortua izatea.
- Langabeziagatiko prestazioa agortua izatea eta dagokion sorospenik jaso ez izana, edo hau amaitu izana, hasieratik edo bat-batetik errenten baldintza ez betetzeagatik edo familia erantzukizunen baldintza ez betetzeagatik.
Atzerrian lan egin badu:
- Europar Batasunean, Europako Esparru Ekonomikoan, Australian edo Suitzan izan bada, kotizazioak frogatzeko E-301 Dokumentua edo baliokidea aurkeztu beharko du.
Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko eta Suitza eta Australiako herrialdeen zerrenda
Alemania |
Australia |
Austria |
Belgika |
Bulgaria |
Zipre |
Danimarka |
Eslovakia |
Eslovenia |
España |
Estonia |
Finlandia |
Frantzia |
Grezia |
Hungaria |
Irlanda |
Islandia |
Italia |
Letonia |
Liechtenstein |
Lituania |
Luxemburgo |
Malta |
Norvegia |
Herbehereak |
Polonia |
Portugal |
Erresuma Batua |
Txekiar Errepublika |
Errumania |
Suedia |
Suitza |
- Jubilazioaren eremuan Espainiarekin hitzarmena duen herrialde batean lan egin badu, kotizazioak frogatzeko, herrialde horretako lan-bizitza islatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du.
Jubilazioaren eremuan Espainiarekin hitzarmena duten herrialdeak
Andorra |
Dominikar Errepublika |
Peru |
Argentina |
Ekuador |
Errusia |
Australia |
Estatu Batuak |
Tunisia |
Brasil |
Filipinak |
Ukraina |
Kanada (Quebec salbu) |
Maroko |
Uruguai |
Txile |
Mexiko |
Venezuela |
Kolonbia |
Paraguai |
Langile finko-etendunek, data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak eta aldizkako lanak burutzen dituztenek barne, izaera hori mantentzen duten bitartean, ezingo dute sorospen hau jaso.
Aldi baterako nekazaritzakoentzako kontribuzio mailako prestazioa agortu duten langileek ezingo dute sorospen hau zuzenean jaso, nahiz eta gainontzeko baldintzak bete.
Langile finko ? etenduna bada:
- Langile finko-etendunek, data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak eta aldizkako lanak burutzen dituztenek barne, izaera hori mantentzen duten bitartean, ezingo dute 45 urtetik gorakoentzako sorospen berezia jaso, ezta 52 urtetik gorakoentzako sorospena ere aldizkako edo sasoiko jarduera epeetan zehar. Hala eta guztiz ere, beren lan-harrema agortutakoan sorospen horiek jaso ahalko dituzte, sorospen hauen baldintza orokorrak betetzen direnean edo, gainera, ondoko kasuan:
- Finko etendun gisa kotizazioak dituztenean edo data zehatzetan errepikatzen diren lan finkoak edo aldizkako lanak burutzeagatik kotizazioak dituztenean, gutxienez bederatzi hilabetez beren lan-bizitzan zehar, eta edozein iraupeneko kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazio bat agortu badute.