Lanaldi partzialarekin baterakidetasunaren laguntza
Dokumentazio orokorra
- Kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren onuradun bazara eta lanaldi partzialean lanari ekiten badiozu:
Ez duzu dokumentazioa aurkeztu beharrik. - Lanaldi partzialeko lanaren amaierak sortutako kontribuzio mailako langabeziagatiko prestazioaren onuradun bazara, eta lanaldi partzialean lanari ekiten badiozu:
Ez duzu dokumentazioa aurkeztu beharrik. - Familia zamak badituzu eta zure egoera aldatu bada, hau da, zure kargura dauden seme-alabak gehiago badira:
Aurreko eskarietan adierazi ez diren seme-alabak soil-soilik frogatu beharko dira.- Familia-liburua edo dokumentu baliokidea atzerritarren kasuan, ofizialki gaztelaniara itzulita.
- 26 urtetik beherako seme-alaba minusbaliatuak badituzu: IMSERSO-k edo Ekonomia eta Ogasun Ministerioari edo Defentsa Ministerioari dagokion Autonomia Erkidegoko organoak luzatutako seme-alaben minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsiodun izaera onartzen duena, edo zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo ezereztasunagatik jubilazio edo erretiro izaera onartzen duena, INSS-eko (GSIN) ezintasuneko pentsioduna denean salbu; azken kasu honetan ez du ezer egiaztatu beharko
- Hartutako adingabekoak baditu: Harreraren ebazpen judiziala edo hori formalizatzeko idazkia; bertan, lurralde bakoitzean adingabekoen babeserako ardura duen Erakunde Publkoaren onarpena agertu beharko da, eta harreraren efektu-data.
- Banantze edo dibortzioaren kasuan: Banantze-epaia edota -hitzarmen arau-emailea.
- Espainian bizi ez diren eta lanean ari diren seme-alaben kasuan:
- E-302 inprimakia, edo
- egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsulatuaren edo enbaxadaren Ziurtagiria, edo seme-alaben lan-egoerari buruzko herrialde horretako erakunde eskudunaren ziurtagiria.