Pertsonak

Dokumentazioaren eranskinak. Kontribuzio mailako prestazioaren eskaria

Eskubide berriagatik laguntza

Dokumentazio orokorra

Legezko langabezia egoera egiaztatzeko:
Azken aldiz lan egin duen enpresaren ziurtagiria, sinatuta eta zilegituta.

Dokumentazio orokorraz gain (enpresa ziurtagiria), dokumentazio osagarria aurkeztu beharko dute, egoeraren arabera:

  • Lanaldi osoko lana galdu eta lanaldi partzialera beste bat mantentzen badu:
    Mantentzen duen lanaren enpresa ziurtagiria.
  • Lanaldi partzialeko lana galdu eta lanaldi partzialera beste bat mantentzen badu:
    Ondoren mantentzen zuen lanaldi partzialeko lana galtzen badu:
    Lanaldi partzialeko lehenengo lanaren galeraren aurretiko azken 180 egunetako enpresa ziurtagiria.
  • Iraizpenaren aurka egin den kasuan:
    Adiskidetze-ekitaldi administratibo edo judizialaren akta, edo ebazpen judiziala, kalte-ordainen aldeko aukeraren erabakia, edo, berronarpena gertatzen ez bada edo berronarpen irregularra gertatzen bada, lan-harremana amaitutzat ematen duen autoa.
  • Artistaren jarduerari uzten zaion kasuan:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Toreatzailearen jarduerari uzten zaion kasuan:
    • Azken agerraldiaren lan-kontratua.
    • Eskaria bideratzeko garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein dokumentu erants dezake interesdunak.
  • Langile finko etendunen kasuan:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Nekazaritzako erregimenetik baldin badator:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Kargu publiko edo sindikalen kasuan:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Enpresa batean amaitzen den kasuan, aurrekoan nahitako eszedentzia eskatu bazen:
    Langabeziagatiko prestazioa eskatzerakoan nahitako eszedentziaren iraupenaren epea igaro bada, edo emandako eszedentziaren iraupenaren gutxieneko eperik aurreikusten ez bada, orduan enpresaren idatzi bat aurkeztu beharko da, non bertan sartzeko aukerarik ez dagoela adierazten den.
  • ISFAS Erregimenetik datorren kasuan:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Merkataritzako Ordezkaria izatekotan:
    Azken aldiz lan egin duen enpresaren sinatutako eta zilegitutako ziurtagiririk ez badu:
    Gizarte Segurantzaren kuoten ordainaren ziurtagiria.
  • ERE batetik baldin badator:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Kooperatibako bazkideen kasuan:
    Zergati ekonomikoak, teknologikoak edo ezinbesteko zergatiak direla-eta amaitzen den kasuan: Zergati horiek azaltzen dituen Lan-administrazioko Agintaritzaren ziurtagiria.
  • Genero indarkeriaren biktimen lan-harremanaren amaiera edo etetearen kasuan:
    Genero indarkeriaren biktimaren izaera egiaztatzen duen dokumentazioa: Epaileak emandako babes-agindua edo, salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena.
  • Atzerriko herrialde batean lan egin den kasuan:
    • Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batetik bueltatu bada, edo langabeziaren babeserako hitzarmena duen herrialde batetik (Suitza edo Australia) bueltatu bada:
      E-301 inprimakia, edo dokumentu baliokidea (Suitzako emigranteen kasuan, herrialde horretako Lan-Agregatutzako ziurtagiria).
    • Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez den herrialde batetik bueltatu bada, edo langabeziaren babeserako hitzarmenik ez duen herrialde batetik bueltatu bada:
      Gobernuko Ordezkaritzako edo Ordezkariordetzako Lan-Sailak luzatutako ziurtagiria; bertan, beharrez itzulitako emigrantearen izaera adierazi beharko da, baita itzultzeko data eta atzerriko herrialdean lan egin den denbora ere.
  • Espetxetik ateratakoa den kasuan:
    • Espetxeko Zuzendariaren ziurtagiria; bertan, zigorra betetzeatik edo baldintzapeko askatasunagatik atera dela frogatu beharko da, baita espetxean sartzeko eta bertatik ateratzeko datak.
    • Askatasun-gabetzearen egoeran zehar lan egin balu, enpresa ziurtagiria.
  • Langileak ezintasun iraunkor osoa onartua badu eta langabeziagatiko prestazioa jasotzea erabaki badu:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.

Edozein kasutan:

  • Azken 6 urteetan azken amaieraren aurretik lanaldi partzialeko lanak burutu balitu eta horiengatik inolako prestaziorik jaso ez balu:
    Lanaldi partzialeko lanen azken 6 urteetako kontratuak.
  • Amatasun/aitatasunaren ostean prestazioa jasotzen den kasuan:
    Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar.
  • Familia zamak badituzu eta zure egoera aldatu bada, hau da, zure kargura dauden seme-alabak gehiago badira:
    Aurreko eskarietan adierazi ez diren seme-alabak soil-soilik frogatu beharko dira.
    • Familia-liburua edo dokumentu baliokidea atzerritarren kasuan, ofizialki gaztelaniara itzulita.
    • 26 urtetik beherako seme-alaba minusbaliatuak badituzu: IMSERSO-k edo Ekonomia eta Ogasun Ministerioari edo Defentsa Ministerioari dagokion Autonomia Erkidegoko organoak luzatutako seme-alaben minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsiodun izaera onartzen duena, edo zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo ezereztasunagatik jubilazio edo erretiro izaera onartzen duena
    • Hartutako adingabekoak baditu: Harreraren ebazpen judiziala edo hori formalizatzeko idazkia; bertan, lurralde bakoitzean adingabekoen babeserako ardura duen Erakunde Publkoaren onarpena agertu beharko da, eta harreraren efektu-data.
    • Banantze edo dibortzioaren kasuan: Banantze-epaia edota -hitzarmen arau-emailea.
    • Espainian bizi ez diren eta lanean ari diren seme-alaben kasuan:
      • E-302 inprimakia, edo
      • egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsulatuaren edo enbaxadaren Ziurtagiria, edo seme-alaben lan-egoerari buruzko herrialde horretako erakunde eskudunaren ziurtagiria.