Berrastearen laguntza
Dokumentazio orokorra
Legezko langabezia egoera egiaztatzeko:
Azken aldiz lan egin duen enpresaren ziurtagiria, sinatuta eta zilegituta.
Iraizpenaren aurka egin den kasuan:
Adiskidetze-ekitaldi administratibo edo judizialaren akta, edo ebazpen judiziala, kalte-ordainen aldeko aukeraren erabakia, edo, berronarpena gertatzen ez bada edo berronarpen irregularra gertatzen bada, lan-harremana amaitutzat ematen duen autoa.
Dokumentazio orokorraz gain (enpresa ziurtagiria), dokumentazio osagarria aurkeztu beharko dute, egoeraren arabera:
- 12 hilabete baino gutxiagoko iraupena duen besteren konturako lana burutzea prestazioaren etetearen zergatia denean:
Dokumentazio orokorraz gain ez da besterik behar. - 24 hilabete baino gutxiagoko iraupena duen norbere konturako lana burutzea baldin bada prestazioaren etetearen zergatia:
Ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu behar. - Lana bilatzeko, lan egiteko, lanbide-hobekuntzarako edo nazioarteko lankidetza-ekintzetan parte hartzeko 12 hilabete baino gutxiagorako atzerrira joatea baldin bada prestazioaren etetearen zergatia:
- Lan egin duen kasuan:
- Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batetik bueltatu bada, edo langabeziaren babeserako hitzarmena duen herrialde batetik (Suitza edo Australia) bueltatu bada:
E-301 inprimakia, edo dokumentu baliokidea (Suitzako emigranteen kasuan, herrialde horretako Lan-Agregatutzako ziurtagiria). - Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide ez den herrialde batetik bueltatu bada, edo langabeziaren babeserako hitzarmenik ez duen herrialde batetik bueltatu bada:
Gobernuko Ordezkaritzako edo Ordezkariordetzako Lan-Sailak luzatutako ziurtagiria; bertan, itzultzeko data eta atzerriko herrialdean lan egin den denbora islatu beharko da.
- Europako Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batetik bueltatu bada, edo langabeziaren babeserako hitzarmena duen herrialde batetik (Suitza edo Australia) bueltatu bada:
- Lana bilatzeko edo lanbide-hobekuntzarako edo nazioarteko lankidetza-ekintzetan parte hartzeko atzerrira joan den kasuan:
Egoera horren frogagiriak. (Adibidez: Enplegu Zerbitzu Publikoetan izena eman dela adierazten duen agiria, ikasketak edo ikastaroak egin dituen ikastetxeko ziurtagiria, nazioarteko lankidetza frogatzen duen organismoak luzatutako agiria).
- Lan egin duen kasuan:
- Askatasun-gabetzea dakarren zigorra betetzea baldin bada prestazioaren etetearen zergatia:
- Espetxeko Zuzendariaren ziurtagiria; bertan, zigorra betetzeatik edo baldintzapeko askatasunagatik atera dela frogatu beharko da, baita espetxean sartzeko eta bertatik ateratzeko datak.
- Askatasun-gabetzearen egoeran zehar lan egin balu, enpresa ziurtagiria.
- Amatasun/aitatasuna baldin bada etetearen zergatia:
Ez dago dokumentazio zehatza aurkezteko beharrik. - Familia zamak badituzu eta zure egoera aldatu bada, hau da, zure kargura dauden seme-alabak gehiago badira:
Aurreko eskarietan adierazi ez diren seme-alabak soil-soilik frogatu beharko dira.- Familia-liburua edo dokumentu baliokidea atzerritarren kasuan, ofizialki gaztelaniara itzulita.
- 26 urtetik beherako seme-alaba minusbaliatuak badituzu: IMSERSO-k edo Ekonomia eta Ogasun Ministerioari edo Defentsa Ministerioari dagokion Autonomia Erkidegoko organoak luzatutako seme-alaben minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsiodun izaera onartzen duena, edo zerbitzurako ezintasun iraunkorragatik edo ezereztasunagatik jubilazio edo erretiro izaera onartzen duena
- Hartutako adingabekoak baditu: Harreraren ebazpen judiziala edo hori formalizatzeko idazkia; bertan, lurralde bakoitzean adingabekoen babeserako ardura duen Erakunde Publkoaren onarpena agertu beharko da, eta harreraren efektu-data.
- Banantze edo dibortzioaren kasuan: Banantze-epaia edota -hitzarmen arau-emailea.
- Espainian bizi ez diren eta lanean ari diren seme-alaben kasuan:
- E-302 inprimakia, edo
- egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsulatuaren edo enbaxadaren Ziurtagiria, edo seme-alaben lan-egoerari buruzko herrialde horretako erakunde eskudunaren ziurtagiria.