Pertsonak

Kontribuzio mailako prestazioaren eskaria

Prestazio motaren laguntza

Hasierako alta

Legezko langabezia egoeran bazaude eta gutxienez 360 eguneko epean zehar langabeziaren alde kotizatu baduzu, legezko langabezia egoeraren aurretiko 6 urteetan barne edo kotizatzeko beharra amaitu zen unean.

Berrastea.

Kontribuzio mailako prestazioaren onuradun bazara eta eteten bada, orduan haren berrastea eskatu ahalko duzu eteteko zergatia amaitutakoan.

Eskubide berriaren aldeko aukera

Kontribuzio mailako prestaziorako eskubidea onartuta baduzu, agortuta ez badago eta besteren kontura lanari ekiten badiozu etengabeko 360 egunetan edo gehiagotan zehar, edo 360 egun baino gutxiagoko iraupena duten lanak burutzen badituzu baina prestazioa berrasten ez baduzu lan horiek amaitutakoan eta horien batura 360 egun edo gehiago badira, prestazio hori amaitutzat hartuko da. Hala eta guztiz ere, lan hori amaitutakoan bi aukera izango dituzu: aurreko prestazio berrireki, une hartan zenuen oinarri, ehuneko eta mugekin eta jasotzear zegoen eperako, edo azken kotizazioekin sortutako prestazio berria jaso.

Kontuan hartu aurreko prestazioa hautatzen baduzu, azken lanaren bitartez sorturiko kotizazioek ez dutela baliorik izango ondoko eskubiderik sortarazteko.

Eskariaren unean hauta dezakezu eskubidea (lanari berrekin aurretik zenuen prestazioa berrastea), edo prestazio berriaren onarpenaren jakinarazpenaren ondoko hamar egunetan (prestazioaren hasierako alta eskatu baduzu), betiere idatziz eta hautatutako prestazioa zein den agerian utzirik.

Ezarritako epeetan zein prestazio nahi duzun jakinarazten ez baduzu, orduan azken kotizazioekin sortutako prestazio berria hautatutzat joko da. Kasu honetan, hasierako altarako zehaztu den dokumentazio bera aurkeztu beharko da.

Lanaldi partzialeko lanarekin baterakidetasunaren aukera

Kontribuzio mailako prestazioa jasotzen ari bazara eta lanaldi partzialeko lana lortzen baduzu, prestazioarekin batera dezakezu. Kasu honetan, lan egindako denborarekiko zati proportzionala kenduko zaio zure prestazioaren zenbatekoari, eta bateratutako egun bakoitzeko prestazioko egun oso bat agortuko da.

30 urtetik beherakoen bere konturako lanarekiko bateragarritasuna

Aukera honen bidez, kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzeaz gain, bere konturako jarduera bat ere har daiteke, gehienez, 270 egunetan, o jasotzeko dagoen egun kopuru gutxiagoan, baldintza hauek betetzen baditu:

  • 30 urtetik beherakoa izatea bere konturako jardueraren hasiera-datan, eta bere kontura langilerik ez izatea.
  • Bere konturako jarduera hasi eta 15 eguneko epean bateragarritasuna eskatzea.

Ekintzaileak laguntzeko kontratuarekin bateragarria izateko aukera

Aukera honen bidez, hil bakoitzean, soldatarekin batera, jasotzen ari zen eta kontratazioaren unean agortzeko falta zaion kotizaziopeko prestazioaren % 25 jasoko du, lanaldi osoko besteren konturako lana ekintzaileei laguntzeko kontratu finkoaren arabera egiten bada.

Prestazio hori jasotzeko eskubidea lan-harremana hasten denean sortuko da, hura gertatu eta hamabost eguneko epea eskatzen badu. Epe hori igarotakoan, horri atxiki ahalko zaio.

Prestazioa kontratuak irauten duen bitartean bakarrik jasoko du, eta jasotzeko duen prestazioa agortu arte. Legezko langabezia-egoera ekartzen duen lana uzten badu, beste prestazio bat eskatu ahalko du, edo geratzen zaiona jasotzen jarraitu. Kasu horretan, lanarekin batera prestazioa jasotzen egon den denboraren ehuneko 25 bakarrik hartuko da agortutako alditzat.

Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Kontratua hasi duen egunean, gutxienez, hiru hiletan, kontribuzio-mailako langabeziaren prestazioa jasota izatea.
  • Kontratu hori sinatzearen ondorioz, Gizarte Segurantzan alta eman arte, langileak kontribuzio-mailako prestazioa jasota izatea.