Zure erosotasunerako, Enplegu Bulegora joateko beharrik gabe, SEPEk ondoko izapideak zure eskura jartzen ditu, web gune honetan:
- Lineako onarpena: Kontribuzio mailako prestazioaren onarpen automatikoa.
- Prestazioentzako eskaria: Eskarien aurkezpena, ondoren prestazioak kudeatzen dituzten pertsonek bideratuko dituztenak.
- Kontsultak: zure prestazioaren egoera.
- Enpresa ziurtagiriak: enpresa ziurtagiriaren datuen kontsulta.
- Banketxeko datuak aldatu.
- Prestazioaren Ziurtagiriak lortu (egoerarena, PFEZ, jasotako zenbatekoak, etab.).
Gainera langabeziagatiko prestazioei buruzko informazio ugaria dago (ez du inolako identifikaziorik behar)
- Informazio-gidak, maiz egiten diren galderak, estatistika-informazioa.
- Informazio-karpetak eta inprimakien ereduak.
- Legokizun prestazioari buruzko informazioa jasotzeko prestazioen simulazioa.
Dena dela, langabeziagatiko prestazioaren eskarirako inprimakia bete eta behera karga dezakezu ere, Inprimakien ereduak aukeraren bitartez; beharrezkoa den dokumentazioarekin batera aurkeztu ahalko duzu Estatuko edo Autonomiako Administrazioaren edozein erregistrotan, eta Toki-Administrazioetakoetan, azken kasu honetan dagokion hitzarmena baldin badu, (azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren 30/1992 Legearen 38. art.).