Enpresak

Prestakuntza-jarduerak Teleprestakuntzaren bitartez

Sarbide-puntu honek balio du ziurtatutako prestakuntza-erakundeek modu elektronikoan bete eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ditzaten honako izapide hauek:

  • Finantzaketa pribatuarekin teleprestakuntza-modalitatean profesionaltasun-ziurtagiria duten prestakuntza-jarduerak emateko baimen-eskaera egitea.
  • Teleprestakuntza-modalitatean profesionaltasun-ziurtagiria duten prestakuntza-jardueren hasiera jakinaraztea.

Teleprestakuntzaren bitartez profesionaltasun-ziurtagiria duten prestakuntza-jarduerak emateko baimena lortutakoan horiek ematen dituzten tutoreei/prestatzaileei nahiz lan-zentroetan prestakuntza praktikoaren moduluari dagozkien baldintzak aldatuko balira, sarbide-puntu honetan eskatu ahal izango duzu, besteak beste, jada baimendutako prestakuntza-jarduera hori garatzeko beharrezkoa den baimen osagarria:

  • Lan-zentroetan prestakuntza praktikoaren modulua aldi berean garatzeko baimen-eskaera.
  • Lan-zentroetan prestakuntza praktikoaren modulua hasteko epea zabaltzeko baimen-eskaera.
  • Irakaskuntza-eskarmentua lanbide-esperientziaren baliokidetzat jotzeko baimen-eskaera.
  • Tutoreen/prestatzaileen gehieneko kopurua zabaltzeko baimen-eskaera.

Hemen, halaber, aukera izango duzu izapide horietako bakoitzaren nondik norakoak linean kontsultatzeko.

Baimen-eskaera nahiz hasieraren jakinarazpena betetzeko, sartu kasuan kasuko aplikazioan orri honen amaieran azaltzen den estekaren bidez; ondoren, identifika zaitez zure ziurtagiri digital pertsonala, NANa edo Cl@ve egiaztagiria erabilita. Ez zaitez identifikatu hala eskatzen ez zaizun arte.

Bete aukeratutako izapidearen atal guztiak ahalik eta osoen eta zehatzen. Atal bakoitzak txantiloi bat dauka. Pantaila batetik bestera aldatzean, idatzitako informazioa gordeko da. Hala, nahi duzunean utz diezaiokezu hura betetzeari, eta beranduago horrekin jarraitu. Dagoeneko idatzi dituzun datuak gorde egingo dira zirriborroan.

Eskaera edo hasieraren jakinarazpen batean jasotako informazioa egiaztatu behar duzunean, adierazten zaizkizun egiaztagiriak digitalizatu eta erantsi beharko dituzu.

Ez da eskaera edo hasieraren jakinarazpenik onartuko baldin eta kasuan-kasuan eskatzen diren egiaztagiriak eransten ez badira. Egiaztagiria eskatzailearen erantzukizun-aitorpenarekin ordeztu ahal denean, aitorpen horretan jasotako informazioa egiaztatzen duen dokumentazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratu beharko da, hala eskatzen denean.

Hasieraren jakinarazpena egiteko, ezinbestekoa izango da ziurtatutako prestakuntza-erakundeak segimendua egiteko ezarri duen web-zerbitzua erabiltzea; Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren sistemek hura hartuko dute oinarri, hastear den prestakuntza-jarduerari buruzko informazioa dagokion eskaeraren bitartez baimendu zela eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2014ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutako segimendu-ereduarekiko koherentea dela egiaztatzeko (Teleprestakuntza-modalitatean emandako prestakuntza-jardueren segimendua egiteko datu-eredua eta Teleprestakuntza-modalitatean emandako prestakuntza-jardueren segimendua egiteko web-zerbitzuaren definizioa (WSDL) izeneko bi agirietan ere dago eskuragarri).

Hasieraren jakinarazpenean jaso beharreko informazioa modu automatizatuan betetzen da ia guztiz. Hots, ez da beharrezkoa informazioa eskuz sartzea; izan ere, ziurtatutako prestakuntza-erakundearen web-zerbitzutik ateratzen da informazioa, baldin eta erakundeak bertan erregistratu badu aurrez. Edukiaren egiaztagiriak erantsi behar dira informazioa osatzeko.

Eskaerak edo hasieraren jakinarazpena betetakoan, sinatu eta izapidetu itzazu elektronikoki. Bidali ondoren, ezin izango da haietan idatzitako informazioa aldatu. Hala nahi izanez gero, haren kopia gorde edo inprima dezakezu, bakoitzari dagokion aukera sakatuz.

Aurkeztutako baimen-eskaerek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, dagokion zuzendaritzari jakinaraziko zaio, gehienez hamar eguneko epean eskatzaileak oker dagoena zuzen dezan edo behar diren dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, eta hala jakinaraziko zaio, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1 eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu ondoren, hasieraren jakinarazpenak xedatuko du prestakuntzaren segimendu-jardueren hasiera, irailaren 9 ko 30/2015 Legeari eta urtarrilaren 18 ko 34/2008 Errege Dekretuko 18. artikuluari jarraiki.