Hauxe da prestakuntza-zentroak egiaztatzeko eskaerak elektronikoki izapidetzeko sarbidea. Horri esker, zentroek profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza eskaini ahal izango dute, teleprestakuntza modalitatean, enplegurako lanbide-heziketaren esparruan.
- Egiaztagiriaren eskaera. Eskaera telematikoki bete eta aurkeztu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistro elektronikoan.
- Aurkeztutako eskaeren kontsulta. Kontsultatu online Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Erregistro elektronikoan izapidetutako eskaera zein egoeratan dagoen.
Eskaera egiteko, sartu aplikazioan eta identifikatu zeure burua indarrean dagoen ziurtagiri digital bidez, erakunde ofizial batek igorritakoa. Ez zaitez identifikatu hala eskatzen zaizun arte.
Bete eskaerako atal guztiak ahalik eta osoen eta zehatzen. Atal bakoitzak txantiloi bat dauka. Pantaila batetik bestera aldatzean, idatzitako informazioa gordeko da. Hala, nahi duzunean utz diezaiokezu hura betetzeari, eta beranduago horrekin jarraitu. Dagoeneko idatzi dituzun datuak biltegiratuta egongo dira. Hura betetzen bukatu duzunean, sinatu eta izapidetu elektronikoki. Eskaera bidali ondoren, ezin izango da horretan idatzitako informazioa aldatu. Hala nahi izanez gero, haren kopia gorde edo inprima dezakezu, bakoitzari dagokion aukera sakatuz.
Eskaeran bildutako informazioa egiaztatu beharko duzu, eduki horiek egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Dokumentu horiek guztiak formatu digitalean egon behar dira, eta dokumentazio-motaren arabera fitxategietan antolatuta:
Erakunde juridiko titularra eta eskaeraren sinatzailea:
- Identifikazio fiskaleko txartela
- Ahalorde-eskritura
Prestakuntza-zentroa(k), non aurrez aurreko saioak egingo diren (tutoretza eta azken ebaluazioa):
- Jabetza dokumentua (eskriturak) edo Zentroa erabiltzeko legitimizazioa (lagatzea, instalazioen alokairu-kontratua, hitzarmena edo bestelakoa)
Teleprestakuntza modalitatean irakatsiko d(ir)en profesionaltasun-ziurtagiria(k):
- Prestakuntza Proiektua
- Ikaslearen gida
- Tutore prestatzailearen gida
Egiaztatzeko izapidea egitean, prestakuntza-jardueren segimendua egiteko web zerbitzua eskuragarri izatea eskatuko zaizu, Internet helbide (URL) baten bidez identifikatu beharko duzuna. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak teleprestakuntza modalitatean eskaintzen den prestakuntza kontrolatzeko erabiliko du zerbitzu hau. Bertan eskaintzen diren prestakuntza-jardueren segimendua egiteko berezko URLa izan beharko du, eta horri, aurkeztutako eskaera onartzen bada, zentroaren kode bereizgarri bat esleituko zaio. Segimendu-zerbitzu hori garatzeko informazioa aurki dezakezu hemen: www.sepe.es
Eskaerak ez dira onartuko dokumentazio horrekin batera aurkezten ez badira. Kasu batzuetan, egiaztatzeko zenbait dokumentu eskatzailearen erantzukizun-aitorpenarekin ordeztu ahal izango dira. Kasu horietan, aitorpen horretan jasotako informazioa egiaztatzen duen dokumentazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratu beharko da hala eskatzen denean.
Aurkeztutako eskaerak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, dagokion zuzendaritzari jakinaraziko zaio, gehienez hamar eguneko epean zentroak oker dagoena zuzen dezan edo behar diren dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, eta hala jakinaraziko zaio, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoari jarraiki, azaroaren 26koa.